Ostegunetik aurrera eta azaroaren amaierara arte, izena eman beharko dute Euskaraldia parte hartu nahi duten herritarrek. Eskualdeko herrietan izen-emate puntuak izango dira herritarren eskura, eta internetez ere, www.euskaraldia.eus webgunean eman ahalko da izena.

EMAN IZENA HEMEN

Izena eman ondoren, ariketa hasi baino egun batzuk lehenago, herri bakoitzean finkatuko den lekutik pasa beharko dute herritarrek beren txapa eskuratzeko. Txapa esku artean izanda, jantzi, eta 11 eguneko esperimentuari ekitea besterik ez da faltako.

Izena emateko lekuak herriz herri:

ABALTZISKETA: Liburutegia.

ADUNA: Udaletxea.

ALBIZTUR: Kultur Etxea.

ALEGIA: Kultur Etxea.

ALKIZA: Udaletxea.

ALTZO: Taberna.

AMASA-VILLABONA: Liburutegia, kiroldegia.

AMEZKETA: Udaletxea.

ANOETA: Liburutegia, kiroldegia.

ASTEASU: Patxine, Iturri-ondo, Kabela.

BERASTEGI: Udaletxea.

BIDANIA-GOIATZ: Udaletxea.

ELDUAIN: Zentroa.

GAZTELU: Udaletxea.

HERNIALDE: Ostatua.

IBARRA: Udaletxea, Kultur Etxea.

IKAZTEGIETA: Ostatua.

IRURA: Kulturgunea.

LARRAUL: Udaletxea (goizez), liburutegia (arratsaldez).

LEABURU-TXARAMA: Ostatua.

LIZARTZA: Udaletxea.

ORENDAIN: Taberna.

OREXA: Ostatua.

TOLOSA: Musika Eskola, Kultur Etxea, Galtzaundi, Kiroldegia.

ZIZURKIL: Udal bulegoak, kaleko mahai informatiboak.