Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6111
Hemen da Euskaraldia eta Tolosaldeko hamaikakoa | Tolosaldea

Euskal Herriko mila txokotan herritarrak lanean ari dira azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dugun ariketa sozialari forma emateko eta Tolosaldean ere, gogoz heldu diogu egitasmoari: 26 herritan taldetxoak ari dira Euskaraldia antolatzen eta poztekoa da egitasmoak sortu duen mugimendua ikustea, gure eskualdean 11 egunetan egin ahal izango dugun ariketa urteko 365 egunetan eroso egiteko bidean.

Bi rol hartu ahal izango dira Euskaraldian parte hartzeko: Ahobizi edo belarriprest, eta soinean emango duen txaparen bidez identifikatuko du bakoitzak bere rola. Parte hartzeko bete beharreko bi baldintza egongo dira: 16 urte beteta izatea eta euskara ulertzea.

Ahobizi rola hartzen dutenek, ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute, nahiz eta parekoak beste hizkuntza batean erantzun. Ezezagunei ere euskaraz egingo die, haiek ulertzen badute.

Belarriprestek berriz, berari euskaraz egitea nahi dutela adieraziko dute kolkoan emango duten txaparen bidez, eta gaztelaniaz edo euskaraz erantzun ahal izango dute.

Gaurkoan, eskualdean Euskaraldiaren enbaxadore izango direnak aurkeztu dira Tolosako Euskal Pizkundea plazan. Arpegi ezagunez eta anonimoz osatuta, Tolosaldeko hamaikakoan elkartu diren hamaika pertsonek baietz esan diote Euskaraldiari, baietz esan diote 11 egun horietan ahobizi zein belarriprest izateari. Badira Euskaraldiaren herrietako antolakuntzako kideak, euskararekin lotura estua duten pertsonak, eta baita gizarteko zenbait arlotan jarduten dutenak. Hauek dira eskualdean Euskaraldia ordezkatuko duten hamaika herritar ahobizi eta belarriprestak:

  • Iker Galartza
  • Elixabet Azpiroz
  • Kike Amonarriz
  • Tarba Dedah
  • Armando Roca
  • Garbiñe Biurrun
  • Unai Mendizabal
  • Ane Urkola
  • Jokin Altuna
  • Axun Lopetegi
  • Mila Canseco

Tolosaldean euskaraldia antolatzen ari direnek hautatu dituzte hamaikakoko kideak eta baiezkoa eman diote Euskaraldiari. Orain, ostegun honetatik aurrera eta azaroaren amaierara arte, izena eman beharko dute Euskaraldia parte hartu nahi duten herritarrek. Eskualdeko herrietan izen-emate puntuak izango dira herritarren eskura, eta internetez ere, www.euskaraldia.eus webgunean eman ahalko da izena.

Izena eman ondoren, ariketa hasi baino egun batzuk lehenago, herri bakoitzean finkatuko den lekutik pasa beharko dute herritarrek beren txapa eskuratzeko. Txapa esku artean izanda, jantzi, eta 11 eguneko esperimentuari ekitea besterik ez da faltako. Badakigu Tolosaldean sekulako aukera dugula Euskaraldia arrakastaz egiteko.

ARGAZKI GALERIA BEHEAN

Izena emateko lekuak herriz herri:

ABALTZISKETA: Liburutegia.

ADUNA: Udaletxea.

ALBIZTUR: Kultur Etxea.

ALEGIA: Kultur Etxea.

ALKIZA: Udaletxea.

ALTZO: Taberna.

AMASA-VILLABONA: Liburutegia, kiroldegia.

AMEZKETA: Udaletxea.

ANOETA: Liburutegia, kiroldegia.

ASTEASU: Patxine, Iturri-ondo, Kabela.

BERASTEGI: Udaletxea.

BIDANIA-GOIATZ: Udaletxea.

ELDUAIN: Zentroa.

GAZTELU: Udaletxea.

HERNIALDE: Ostatua.

IBARRA: Udaletxea, Kultur Etxea.

IKAZTEGIETA: Ostatua.

IRURA: Kulturgunea.

LARRAUL: Udaletxea (goizez), liburutegia (arratsaldez).

LEABURU-TXARAMA: Ostatua.

LIZARTZA: Udaletxea.

ORENDAIN: Taberna.

OREXA: Ostatua.

TOLOSA: Musika Eskola, Kultur Etxea, Galtzaundi, Kiroldegia.

ZIZURKIL: Udal bulegoak, kaleko mahai informatiboak.